Etxerat Europan

Hamar europarlamentarirekin batzartu da Etxerat

Sakabanaketa bukatzeko mezua hedatzeko, hasi ditu bilerak Etxerat-ek Europako Legebiltzarrean. Besteak beste, Europako Legebiltzarreko lehendakariorde Dimitrios Papadimoulisekin bildu dira.

Etxerat-eko ordezkariak, Dimitrios Papadimoulis Legebiltzarreko lehendakariordearekin. ETXERAT
2015eko martxoaren 3a
07:39
Entzun

Bruselara joan da Etxerat elkarteko ordezkaritza bat, euskal presoen sakabanaketa politikaren eta horrek presoen senide eta lagunei eragiten dien "sufrimenduaren" berri emateko. Hamar izan dira Etxerateko ordezkaritza hartu duten europarlamentariak. Horrez gain, Jan Peumans Flandriako Parlamentuko lehendakariak harrera ofiziala egin die.

Arratsaldean, Bulgariako Ilhan Kyuchyuk, Alemaniako Helmut Scholz, Euskal Herriko Izaskun Bilbao eta Estoniako Tatjana Zdanka eta Ana Miranda izan dira ordezkaritza jaso dutenak. Europako Alderdi Popularreko (EPP) Frank Engel europarlamentariak ere bilera izan du ordezkaritzarekin, eta Etxerat-ek jakinarazi duenez, hark adierazi die ez duela ulertzen Espainiako Gobernuak espetxe politika malgutu ez izana. Presoei ezarritako hainbat salbuespen neurri ere ez dituela ulertzen gaineratu du.

Bileretan, presoen sakabanaketak senide eta lagunengan sorrarazten duen sufrimenduaz aritu da Etxerat parlamentariekin. Ordezkaritzak, astebururo senideek egiten dituzten kilometroen berri eman diete, ohartaraziz sakabanaketa politika ezarri zenetik igaro diren 26 urteetan hamasei lagun hil direla errepideetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.