Hamar gazte epaitu dituzte Barakaldon
BARAKALDO. Hamar gazte independentista epaitu zituzten atzo Barakaldon, Portugaleteko merkataritza zentro batean euskal gazteriaren kontrako errepresioa salatzeko egindako ekimen batengatik. Fiskaltzak guztira 5.040 euroko isuna eskatu du gazteentzat, desordena publikoak eta aginteari obeditu ez izana leporatuta. Gazteek protesta egin zuten auzitegiaren atarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu