Hamar herrialdetako buruzagi militarrek aztergai dute gaur Siriako gatazka

2013ko abuztuaren 26a
12:25
Entzun

Jordanian bilduko dira buruzagi militarrak, baina ez dute jakinarazi zehazki non. AEBetako eta Jordaniako armadetako buruzagi Martin Dempseyk eta Mishal al-Zabenek zuzenduko dute bilkura. Horiez gain, Turkiak, Erresuma Batuak, Alemaniak, Frantziak, Italiak, Kanadak, Saudi Arabiak eta Qatarrek parte hartuko dute.

Isiltasuna da nagusi bileraren inguruan, baina espero da bihar ohar bat argitaratzea bilkuraren emaitzekin. Siriak atzo ohartarazi zuen atzerriko esku hartzeak "ondorio larriak" izan ditzakeela Ekialde Hurbil osoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.