Hamar ikasle sindikatuk atxikimendua adierazi diote presoen aldeko martxari

Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako, Galiziako eta Espainiako ikasle sindikatuak dira protestari babesa azaldu diotenak. Bakarra da Euskal Herrikoa: Ikasle Abertzaleak.

2013ko urtarrilaren 9a
12:30
Entzun

Atxikimenduak jasotzen jarraitzen du Bilbon larunbatean euskal presoen eskubideen alde egingo duten manifestazioak. Gaur, hamar ikasle sindikatuk adierazi diote babesa Herrira-k antolatutako protestari. "Nazioarteko elkartasuna oinarri, giza eskubideak, irtenbidea eta bakea aldarrikatuko dituen manifestazioan izango gara", adierazi dute ohar baten bidez.

Halaber, Euskal Herriko gatazka politikoa "aitortzeko" eta gatazkaren ondorioak "konponbide bidean" jartzeko eskatu dute. Zehazki, presoak Euskal Herrian izatea, Parot doktrina baliogabetzea eta eritasunen bat dutenak libre uztea galdegin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.