Hamar kasutik bederatzi delta aldaerakoak dira Hego Euskal Herrian

Kasu guztien %97 dira Nafarroan; %92 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Jaizki Fontaneda/FOKU. JENDEA KALEAN MASKARA JANTZITA.
Maria Ortega Zubiate
2021eko abuztuaren 23a
17:57
Entzun

Delta aldaera jatorrizko aldaera baino kutsakorragoa dela ohartarazi dute adituek: ia halako bi dira kutsatzeko aukerak, eta hori nabaritu da Hego Euskal Herriko datuetan. Izan ere, hamar kutsatutik bederatzik baino gehiagok hartu dute aldaera hori, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak emandako datuen arabera. Zehazki, ia %100ekoa da aldaera horren presentzia Nafarroan: %97koa. Zertxobait apalagoa da beste hiru lurraldeetan: %92,1ekoa dela jakinarazi du ministerioak.

Aldaera horren hedapenak gora egin du azkenengo asteetan, eta, egun, bera da kezka handiena sortzen duena osasun publikoaren ikuspuntutik: alfa aldaeraren kutsakortasuna gainditu du; kutsakortasunaren gorakada %40 eta %60aren artean dago. Urte hasieran, kutsatze gehienak aldaera horretakoak ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.