Aste Santuko irteera operazioa martxan jarri du 13:00etan Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak, eta gauerdira arte egongo da indarrean. Bihar, berriro ezarriko dute, 08:00etatik 15:00era bitartean.
Ohi bezala, A-8 errepidean auto ilarak sortzen hasi dira Biriatun, eta hamar kilometroraino luzatu dira Baionako noranzkoan. Gainera, AP-1eko 328. kilometroan eta A-1eko Armiñongo lotunean ere pilatu dira autoak.