DROGA TRAFIKOA

Hamar lagun atxilotu dituzte Nafarroan, eta 75 kilo droga atzeman

Garesen eta Barañainen droga banatzen ziharduten bi talde desegin ditu Guardia Zibilak.

2016ko martxoaren 9a
18:45
Entzun

Jocker operazioa abiatu du Poliziak, eta xehetasunen berri eman du Carmen Alba Espainiako Gobernuko ordezkariak. Sei etxebizitza —bana Arbizun eta Mendigorrian, bina Barañainen eta Garesen— eta biltegi bat  —Garesen— miatu dituzte.

Etxeetako batean 72 kilo haxix, kilo eta erdi kalamu, 120 gramo kokaina, kilo bat speed, 80 gramo MDMA eta 50 gramo ketamina atzeman dituzte, besteak beste. Guztira, 300.000 euro eskuratzeko adinako droga zuten.

Atxilotuak 30 eta 40 urte bitartekoak dira; zortzi gizon eta bi emakume. Horietatik hiru espetxeratu dituzte, eta zazpi karguekin aske utzi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.