GIZARTEA

Hamar pertsona atxilotu dituzte Donostian, legez kanpoko immigrazioa sustatzea egotzita

2013ko otsailaren 5a
16:50
Entzun

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak desegin egin du etorkinak era irregularrean zekartzan sare bat, eta hamar pertsona atzeman ditu Donostian. Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, talde horrek Erresuma Batutik Euskal Herrira, Kataluniara eta Espainiara eraman zituen Pakistango, Indiako eta Nepalgo jatorria duten hainbat etorkin; 300 baino gehiago, guztira.

Lleidan (Katalunia) jarduten zuen sareak, eta pertsonak trafikatzea, agiriak faltsutzea eta iruzur egitea leporatzen diete atxilotuei. Donostian atxilo hartutako hamar pertsonez gain, beste 44 atzeman dituzte Espainian eta Katalunian, polizia operazio berean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.