euskal herria

Hamar pertsona atxilotu zituzten astelehenean Donostian drogaren aurkako operazio batean

Gaur jakinarazi dutenez, drogari eztularen aurkako botika bat botatzen zioten, txakurrek usaindu ez zezaten.

Berria.info
2011ko otsailaren 24a
20:56
Entzun

Espainiako Poliziak hamar pertsona atxilotu zituen astelehenean Donostian, droga trafikatzea leporatuta. Operazioan 350 gramo kokaina eta 3.823 euro atzeman dituzte poliziek. Ikerketa urrian hasi zuten bi trafikatzaileren berri izan ostean. Espainiak Gipuzkoan duen ordezkaritzak gaur eman du atxiloketen berri.

Gaineratu duenez, drogari eztularen aurkako botika bat botatzen zioten, txakurrek usaindu ez zezaten. Atxilotuak epailearen esku geratu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.