Hamar pertsona hil dira koronabirusagatik Baionako ospitalean

Guzitra 127 eri artatu dituzte Baionako ospitalean, eta 53k segitzen dute bertan.

Baionako ospitalea. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2020ko apirilaren 28a
11:19
Entzun

Ipar Euskal Herriko datu zehatzak izatea zaila da; oso tarteka ematen dituzte agintariek datuak. Apirilaren 27an, Herve Jonathan suprefetak Baionako ospitaleko langileak eskertzeko bisita egin zuen zentrora, eta han zenbaki batzuk jakinarazi zituen. Orotara hamar pertsona hil dira Baionako erietxean, koronabirusarekin kutsaturik. Hamar hildakoetatik bi Landetakoak (Ozkitania) zirela zehaztu zuen.

127 paziente artatu dituzte orotara, eta horietarik 74 sendatu egin dira. Hala ere, 53 erik segitzen dute bertan, eta horietarik hiruk, suspertze zerbitzuan. Frantzia ekialdeko zazpi paziente ere egon ziren Baionako ospitalean, baina etxera itzuli ziren, sendaturik.

Zuberoako pazienteek Paueko (Okzitania) ospitalean artatuak izaten segitzen dute. Martxoan, bi zuberotar hil ziren COVID-19 gaitzak kutsaturik. Guztira beraz, hamabi pertsona zendu dira Ipar Euskal Herrian, azken datuen arabera –horietarik bi, Landetakoak–.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.