Hamar puntuko manifestuan bildu ditu elkarteak helburu nagusiak

2012ko urtarrilaren 27a
18:30
Entzun

Hamar puntuko manifestuan bildu ditu Goldatu Francoren Diktadura Garaiko Euskal Preso eta Errepresaliatuen elkarteak helburu nagusiak: 

1.- Frankismoaren inpunitatearen aurka borrokatu. 

2.- 1977ko Amnistiaren Legea eraldatu. 

3.- Frankismoaren hierarkia guztien pentsioen baliogabetzea eskatu. 

4.- Preso eta errepresaliatuen aldarrikapen berezien alde ekin. 

5.- Egungo errepresiozko espetxe politika salatu, baita polizia etxeetan ematen diren tortura eta gehiegikeriak ere. 

6.- Askatasun demokratikoen kontrako araudi mugatzaileen aurka mobilizatu. 

7.- Erakunde faxista guztien ilegalizazioa galdatu. 

8.- Euskal Herriko nahiz Estatuko  beste erakundeekin elkarlana egin. 

9.- Plataforma bat eraiki errepresio frankistaren ondorioak izan zituzten pertsonek kalte ordain egokiak izan ditzaten. 

10.- Edozein sistema edo herritan ematen diren askatasunaren aldeko mugimenduak sostengatu. 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.