Hamar titulazio berri eskainiko ditu MUk urrian

2021eko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
ARRASATE. Mondragon Unibertsitateak hamar titulazio berri eskainiko ditu datorren ikasturtean: gradu moldaketa bat, bi espezialitate, bost master eta bi aditu ikastaro. Unibertsitateak jorratzen dituen lau ezagutza arloetan izango dira berrikuntzak: ingeniaritza, enpresa ikasketak, hezkuntza eta gastronomia. Master berrietako hiru Goi Eskola Politeknikoak eskainiko ditu; horietako bat hidrogeno teknologiei buruzkoa izango da, eta bestea, fabrikazioaren inguruko Europako master bikoitz bat. Silver economy delakoarekin lotuta ere master bat eskainiko du. Bestalde, ikus-entzunezkoen gradua dual bihurtuko da Mondragon Unibertsitatean, eta, hala, bi ibilbide akademiko eskainiko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.