Hamar urratsetan

2012ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
1Jatorrian bereizi. Zero Zabor helburura iristeko, hondakinak ez nahastea da lehen urratsa, etxean bereiztea, bilketa selektibo egokia egiteko.

2Atez ate bildu. Atez ateko bilketa hobesten du Zero Zabor mugimenduak. Bilketa selektiboan %80tik gorako emaitzak lor ditzakeela frogatu duen bakarra da oraingoz, eta funtsezkoa da hondakinak bereizita biltzea, birziklatzeko.

3Konpostatu. Zero Zabor mugimenduak garrantzi handia ematen dio materia organikoa konpostatzeari, eta gehiago norberak etxean egiteari. Materia organikoa lurrera itzultzen da, hondakinen kudeaketa sistematik atereaz.

4Birziklatu. Bereizita bildutako hondakinak birziklatzea da laugarren gakoa. Birzikla daitezkeen hondakin guztiak birziklatu behar direla defendatzen du mugimenduak.

5Berrerabili eta konpondu. Badira berrerabil edo konpon daitezkeen hainbat gai, eta horiek aprobetxatzera deitzen du Zero Zabor mugimenduak; materialak hondakin bihurtzen ez uztea da helburua.

6Hondakin gutxiago sortu. Hondakinak gutxitzeko neurriak funtsezkotzat dituzte.

7Pizgarri ekonomikoak. Zero Zabor helburura hurbiltzeko neurriak hartzen dituztenek pizgarri ekonomikoak izan behar dituztela aldarrikatzen du mugimenduak, eta gehiago kutsatzen dutenek gehiago ordaindu behar dutela.

8Errefusa ikertu. Ahal den eta guztia murriztu, birziklatu eta berrerabili ostean gelditzen diren hondakinen (errefusaren) ikerketa bultzatu behar dela uste du mugimenduak, errefus bihurtuko den gairik ez ekoizteko etorkizunean.

9Industriaren ardura. Aurreko puntuari lotuta, industriari eskatzen diote birziklatu edo berrerabili ezin diren gaiak ez ekoizteko eta ingurumenarekin arduraz jokatzeko.

10Aldi baterako zabortegiak. Zero Zabor helburura iritsi bitartean aldi baterako zabortegiak beharko direla azaltzen du mugimenduak. Inerteak botako lirateke zabortegi horietara; kutsakorra izango ez den zaborra, alegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.