Osasuna

Hamar urtean zortzi puntu jaitsi da tabako kontsumoa

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak iazko Adikzioen Gaineko Inkestako tabakoari buruzko datuak eman ditu. Jende gutxiagok eta zigarreta gutxiago erretzen dute. 

jarraia152594.jpg
Ibai Maruri Bilbao.
2018ko maiatzaren 28a
07:11
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan "nabarmen" jaitsi da tabako kontsumoa: %38k,8k erretzen zuten 1992an; %30,5ek 2008an; %22,1ek 2017an. Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eman ditu datuak, osteguneko Tabakorik Gabeko Munduko Egunaren harira. Gora egin du, halaber, egunero hamar zigarreta baino gutxiago erretzen dutenen zenbatekoak: %51,1 ziren 2008an; %61,9 ziren iaz.

Gizonen %25,ek erretzen dute egunero; andreetan apalagoa da kopurua, baina kontsumoa altuagoa da emakume gazteen artean. Hala ere, emakumeek erretzeari uzteko joera handiagoa dute. Nabarmentzekoa da, gainera, sekula erre ez duten gazteen portzentajea: %63,1. Datu "itxaropentsua", sailburuaren ustez.

Darponek esan du azken urteetan egindako ahaleginari esker lortu dela beherakada. Osasun Sailak eta Osakidetzak lan horretan segituko dutela esan du. Gazteen artean kontzientzia sortzeko programa berritu egin dute ikasturte honetan. DBHko 1. eta 2. mailetako 7.282 ikaslek hartu dute parte. Gainera, Kerik gabeko hiriak izeneko programa taxutzen ari dira udalekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.