Hamar urteko zigorra berretsi diete Iban Apaolazari eta Igor Goitiari, ETAri lehergailuak emateagatik

Espainiako Auzitegi Nazionalak hamar urteko espetxe zigorra ezarri zien, ETAri lehergailuak emateagatik. 2001eko azaroaren 6an bonba-auto bat zartatu zuen ETAk Madrilen, eta lehergaiak Apaolazak eta Goitiak eman zituztela ebatzi zuen epaileak.

2012ko urriaren 4a
19:21
Entzun

Auzitegi Nazionalak eman zuen epaian, ebatzi zuen bi auzipetuek armak eta lehergailuak zituztela, eta absolbitu egin zituen "hilketa terrorista saio" baten akusaziotik. Atentatu haren ardura Juan Antonio Olarra Guridiri egotzi zion Auzitegi Nazionalak, eta 1.000 urteko kartzela zigorrera kondenatu zuen.

Iragan irailaren 19an, defentsaren abokatuak eskatu zuen lehergailuak eta armak topatu zituzten etxeko mihaketen balioa indargabetzeko. Auzitegi Gorenak uste du mihaketa hori legea beteta egin zela, eta ukatu egin du zigorra "neurrigabea" dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.