GIZARTEA

Hamasei gaixo lekuz aldatu dituzte Nafarroako Ospitalean, sabaia erorita

Inor ez da zauritu, eta erien tratamenduetan ere ez du eragin.

2013ko uztailaren 11
18:55
Entzun

Atzo iluntzean erori zen sabai faltsua Nafarroako Ospitalean, 22:30ean, bigarren solairuko korridore batean. Traumatologia, hematologia eta kirurgia maxilofazialeko gaixoak egoten dira sabaia eroritako gunean.

Gunea garbitu zuten, eta lekuz aldatu zituzten hamasei gaixo. Laugarren solairura eraman dituzte. Nafarroako Gobernuak adierazi du ez dela inor zauritu eta tratamenduak normal ematen jarraitu dutela.

Gaur hasi dira ikertzen zer dela-eta erori den sabai faltsua, eta beste solairuetakoak ere ikuskatuko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.