Espainiako Poliziak hamasei lagun atxilotu ditu Donostian eta Oiartzunen (Gipuzkoa), droga trafikoa eta sexu esplotazioa leporatuta. Asteazkenean egin zuten operazioa, gaur jakin denez. Irailean antzeko beste operazio bat egin zuten Oiartzunen.
Udalerriotan dauden bi klubetan egindako miaketen ondorio izan dira atxiloketak. Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaritzak esan duenez, hamasei lagun horiek "prostituzio eta droga trafiko sarea osatzen dute".
Oiartzungo eta Donostiako klubetan egindako miaketetan, "paperik gabeko emakumeez gain", pistolak, drogak eta 15.320 euro atzeman ditu Espainiako Poliziak. Operazioa oraindik ez dute itxi.
Atxilotuen atean Espainiako nazionalitatea dute gehienek. Beste bi kolonbiarrak dira eta bat brasildarra.
Gizartea
Hamasei lagun atxilotu dituzte Donostian eta Oiartzunen, droga trafikoa eta sexu esplotazioa egotzita
Espainiako Poliziak egin du operazioa eta, "paperik gabeko emakumeez gain", pistolak, drogak eta 15.320 euro atzeman ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu