euskal herria

Hamasei tona berdel konfiskatu dituzte Ondarroan, kanpaina hasi aurretik arrantzatzeagatik

Portuko bi arrasteontzitan atzeman dute arraina. Gaur enkantean salduko dute.

2012ko otsailaren 13a
16:21
Entzun

Espainiako Gobernuaren Arrantza-ikuskatze Zerbitzuak 16 tona berdel konfiskatu ditu Ondarroan (Bizkaia), kanpaina hasi aurretik arrantzatzeagatik. Asteazkenean hasiko da berdelaren kanpaina.

Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzatik jakinarazi dute atzo goizaldean konfiskatu zuten berdela, Ondarroako portuko Andrekala Berria eta Arretxu Berria arrasteontzitan. Konfiskatutako arraina portuko nagusien esku geratu da, eta gaur enkantean salduko dute.

Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordeak berretsi du arrantzaleek bazekitela asteazkenera arte ezin zela berdela arrantzatu. 






 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.