Aurreko legegintzaldian, Parlamentuan gehiengo handia zutela, Mahmoud Abbas palestinarren presidente eta Al Fatako buruzagiari eskumen handiak eman zizkioten alderdi horretako diputatuek. Legeak betatzeko eta garrantzi handiko goi karguak izendatzeko eskubidea zuen, besteak beste.
Azken hauteskundeak, ordea, Hamasek irabazi zituen (74 eserleku ditu mugimendu horrek, eta 45 Al Fatak), eta gehiengo horri esker atzera bota ditu aurreko legegintzaldian Abbasi emandako eskumen bereziak.
Al Fatak haserre hartu du erabaki hori, eta Hamas legeak urratzen ari dela salatu du. Hala, Al Fatako diputatuek boikoteatu egingo dute gaur Palestinako Legebiltzarraren saioa, eta, gainera, Auzitegi Gorenera eramango dute auzia.
Palestinako
Hamasek Abbas presidenteari eskumenak kendu dizkiola-eta haserre dago Al Fata
Palestinako Legebiltzarreko gaurko saioari boikota egingo dio gaur Al Fata mugimenduak, Hamasek Mahmoud Abbas presidenteari zenbait eskumen kendu dizkiola-eta protestatzeko. Era berean, Palestinako Auzitegi Gorenean salaketa jarri du neurri horien aurka. Al Fataren arabera, Legebiltzarrean duen gehiengoaz baliatzen ari da Hamas legeak beren alde urratzeko. Hamasek bestelako azalpena eman du, ordea: hauteskundeen aurretik gehiegizko boterea eman ziola orduan nagusi zen Al Fatak Abbas presidenteari, betoa erabiltzerainokoa, eta hori onartezina dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu