Palestinako Gobernua zuzentzen duen Hamaseko jarraitzaileen eta Mahmud Abbas presidentearen aldeko Al Fataren jarraitzaleen arteko liskarrak areagotzen ari dira.
"Kolaboratzaileak zarete, partzialak, jende zikina zarete", oihu egin omen dute Hamaseko ekintzaileek telebistaren egoitzara indarrez sartu direnean. Palestinako telebista Mahmud Abbas presidentearen kontrolpean dago.
Egoitzatik bidali dituzten langileek azaldu dutenez, kameren aurka egin dute tiro eta telebistako material ugari suntsitu dute. Oraingoz, ekintzaileek egoitzaren barruan daude.
Gutxienez, Hamaseko kide bat hil da Gazan izan den leherketa baten ondorioz
Hamaseko ekintzaile talde hori Palestinako telebistaren egoitzan sartu aurretik Jabaliako errefuxiatu guneko etxe baten leherketa bat izan da. Ondorioz, Polizia iturrien arabera, Hamaseko ekintzaile bat hil eta zazpi lagun zauritu dira; tartean, zoztzi urteko haur bat.
ekialde hurbila
Hamaseko ekintzaileak indarrez sartu dira Palestinako telebistan
Gaza hegoaldena dagoen Palestinako telebistaren egoitzara sartu dira gaur Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduko hamabost kide. Telebistako langileek jakinarazi dutenez, materiala suntsitu eta langileak egoitzatik bota dituzte. Hamaseko kideek airera tiro egin dutela azaldu dute lekukoek, oraingoz, baina, ez da zehaztu zauriturik egon den ala ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu