Gizartea

Hanburgesategi bat itxi dute Bilbon, kokaina saltzen duelakoan

2008ko azaroaren 18a
15:34
Entzun
Bilboko Udaltzaingoak hiriko hanburgesategi bat itxi du, kokaina saltzen duela egotzita. Hiriaren erdialdean dago hanburgesategi hori.

Lehengo ostegunean egin zuten operazioa, eta berrehun gramo kokaina atzeman eta lau lagun atxilotu zituzten. Udaltzainek diotenez, lau horietako hiru bertako langileak ziren -zerbitzariak bi eta sukaldaria bat-. Bestea, berriz, sukaldariaren bikotekidea da, eta bera arduratzen zen, ikerketa iturrien arabera, kokaina eramateaz Espainiatik (Kantabrian Guriezo herrian duen etxetik). 26 eta 45 urteko lagunak dira laurak.

Hanburgesategi ondoko bulegoetako jendea zen, batik bat, hara droga erostera joaten zena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.