euskal presoak

Haritz Lopez eta Idoi Iragorri gazte independentistak, libre

2011ko irailaren 16a
13:37
Entzun

Epaileak aske utzi ditu Haritz Lopez (Tolosa) eta Idoi Iragorri (Sestao) gazte independentistak. Lopez bermerik gabe laga du aske, baldintzapean, eta Iragorriri hiru mila euroko bermea jarri dio.

Haien espetxealdia luzatzeko eskaera egin dute fiskalak eta akusazio partikularrak, eta defentsako abokatuak libre uzteko eskaera.

Nahaia Agudori (Sestao) hiru mila euroko bermea jarri dio, baina hura beste zigor bat betetzen ari da eta ez da libre geldituko.

Hiru gazte independentistak 2009ko azaroaren amaieran atxilotu zituzen, polizia operazio handi batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.