eaj-sortu

Harremanetan jarri dira Bizkaiko EAJ eta Sortu, Atutxak jakinarazi duenez

"Komunikazio bide bat" irekitzea proposatu diote elkarri, EAJko ordezkariaren arabera.

Itxaso Atutxa, artxiboko irudi batean. ARITZ LOIOLA, ARGAZKI PRESS
2014ko urriaren 10a
07:33
Entzun

Euskadi Irratian egindako adierazpenetan Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak jakinarazi du EAJko eta Sortuko Bizkaiko batzorde eragileak harremanetan jarri direla. "Komunikazio bide bat" irekitzea adostu dute, haren arabera: "Garrantzitsua da, hori baita bidea".

Hala ere, Atutxak nabarmendu du EAJk "salatu" duela eta "salatzen jarraituko" duela Bizkaian ezker abertzaleak jeltzaleekiko duen jarrera, "bereziki kargu publikoak auzitan jarri ondoren". Atutxak dioenez, politikaren "judizializazio" horrek ez du "zentzu askorik".

Uztailaren 24an eta irailaren 9an bilerak egin dituzte bi alderdietako buruek. Jeltzaleen aldetik, Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea eta Joseba Aurrekoetxea burkidea izan dira bileretan, eta Sorturen ordezkari, Hasier Arraiz presidentea eta Rufi Etxeberria Gatazkaren Konponbiderako atalaren arduraduna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.