konponbideari begira

Harremanetarako Nazioarteko Taldeak Sortu azkar legeztatzeko eskatu du

HNTk dio alderdiek eta erakundeek mahai bat sortu beharko luketela, "gatazka konpontzeko". Egunotan eragileekin hainbat bilera egin dituzte Euskal Herrian.

2012ko otsailaren 3a
22:31
Entzun

HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideak Euskal Herrian izan dira azken egunetan, hainbat eragile politiko eta sozialekin batzartu dira, eta gaur arratsaldean atera duten prentsa oharrean eskaera zehatz bat egin dute: Sortu ezker abertzaleko alderdia "epe labur batean" legezta dezala Espainiako Justiziak. Hain zuzen, datorren asteartean beteko da urte bat Sortuk jendaurrean estatutuak aurkeztu zituela. Auzitegi Gorenak ez zuen alderdia erregistratu, eta defentsa helegitea sartu zuen Konstitizionalean; hor dago oraindik auzia.

Silvia Casale, Brian Currin, Pierre Hazan, Ray Kendall, Nuala O'Loan eta Alberto Spektorowskik osatzen dute HNT. Egunotan Hego Euskal Herriko talde politiko ugarirekin izan dira, PP eta UPNrekin salbu —UPD ere ez da izan—, baita Ipar Euskal Herriko ordezkari politikoek ere. Xedea, gaur berretsi dutenez: "Euskal Herriko gatazkaren konponbidea sustatzeko, errazteko eta azkartzeko lanean jarraitzea". Eragileei biltzeko eskatu die, "bake iraunkorra lor dezaten" eta akordioak herritarrei galdetzeko.

Hala, berriro esan du alderdiek eta erakundeek mahai bat sortu beharko luketela, baina egun Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza guztiak ez daudela azpimarratu du. "Sortu legeztatzean izango dezakete denek ordezkaritza legebiltzarrean, eta orduan posible izango da gatazka konpontzeko elkarrizketa".

2010eko azaroan osatu zen taldea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.