euskal pRESOAK

"Harrera beroa" abokatuei

Etxean dira Iker Sarriegi, Jon Enparantza eta Arantza Zulueta, bermea ordaindu ondoren. Zuluetari atzo egin zioten harrera, beste biei gaur.

2010eko abenduaren 4a
17:30
Entzun
Iritsi dira etxera, kartzelak atzean utzita, Iker Sarriegi, Jon Enparantza eta Arantza Zulueta abokatuak, eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dio "harrera beroa" izan dutela ongietorrietan. Zulueta atzo 20:00etan heldu zen Bilboko alde zaharrera; ehun lagun pasa zituen zain.

Sarriegi gaur goizeko zortzietan iritsi da Donostiara, Enparantza goizeko ordubietan. Biei eguerdian egin diete harrera Donostian bertan, Antigua auzoan.

Espainiako Auzitegi Nazionalak bakoitzari 60.000 euroko bermea jarri zion libre geratzeko baldintza gisa.

Duela zazpi hilabete eta erdi atxilotu zituzten, ETArekin harremana zutelakoan. Operazioan denera hamar lagun atzeman zituzten. Bost aske utzi zituzten; aldiz, preso sartu zituzten hiru abokatu haiek, abokatuen bulegoan idazkari lanetan aritzen zen Naia Zuriarrain eta Etxerat elkarteko bozeramaile lanetan aritu izan den Saioa Agirre. Biok preso jarraitzen dute biek, Granadan (Espainia) eta Valentzian (Herrialde Katalanak).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.