Migrazioa

Harrera beroa egin diete Oñatira iritsitako migratzaileei

Jaurlaritzaren eta CEARen zentroak lehen etorkin taldea jaso du: 37 pertsona iritsi ziren bart.

Errefuxiatuen alde Gorlizen egindako martxa bat. ARITZ LOIOLA, FOKU
2018ko urriaren 15a
13:27
Entzun

Txoria txori kantatuz egin zieten ongietorria. Oñatiko (Gipuzkoa) 200 herritar inguru bildu ziren atzo gauean, herriko zentrora iritsitako lehen migratzaile taldeari harrera beroa egiteko. Saharaz hegoaldeko 37 gizon izango dira irail erdialdetik martxan dagoen egoitza hori erabiltzen lehenak; Bilboko herritar sarearen arretapean egon dira orain arte. 

Eusko Jaurlaritzak ireki du zentroa, eta CEAR Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordearen esku utzi du kudeaketa. Izan ere, erakunde horren eskaera bati erantzunez abiatu dute egoitza: asiloa eskatu dutenei emango die aterpea, tramiteek iraun bitartean; halere, trantsituan daudenak ere jaso ahalko ditu, beharrik badago. Ehun lagunentzako tokia du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.