"Harresi" funtzioa

Maialen Unanue
2014ko apirilaren 8a
11:16
Entzun

Kataluniako Parlamentuak eskatutako galdeketak egiteko eskumenari bidea moztuko dio gaur Espainiako Diputatuen Kongresuak. Hona gaiaren inguruan politikariek gaur egindako adierazpenak.

Aitor Esteban (EAJ): "Elkarrizketa ez da legea harresi igaroezin gisa erabiltzea"

Aitor Esteban EAJko diputatuaren ustez, Kataluniako Parlamentuaren eskaerari "ate zartakoa" emango dio gaur Espainiako Diputatuen Kongresuak. Eta, Estebanen arabera, galdeketa egunera arte "igo egingo da tenperatura". Espainiak galdeketarekiko duen jarrera ezkorra salatu du, gainera: "Elkarrizketa ez da legea harresi igaroezin gisa erabiltzea. Ez da hori Auzitegi Konstituzionalak esan zuena". Estebanen ustez, Espainiako presidente Mariano Rajoyk elkarrizketarako prest dagoela dioenean, "publikoari begira ongi geratzeko" esaten du, "elkarrizketaren unean 'esan ezazu nahi duzuna, ez dut eta nire posizioa aldatuko' jarrera hartzen baitu".

Alde horretatik, Espainiako "alderdi handiek", PPk eta PSOEk, legea "egokitu" dezaketela dio, Kataluniako eta Euskal Herriko errealitatea eta helburuak onartuak izan daitezen.

Alfred Bosch (ERC): "Espainiak ez du egoera desblokeatu nahi"

Kataluniako alderdiek "harresi bati" aurre egingo diote gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan, Alfred Bosch ERCko bozeramaileak adierazi duenez. Haren ustez, Espainiak ez du egoera desblokeatu nahi: "Eta, beraz, galdetu beharko genioke geure buruari ea zergatik jarraitzen dugun kontu honekin. Uste dugu keinua egin egin behar dugula, modu instituzionalean, eta errespetuz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.