PALESTINA

Harresia osatu dute Bilbon, Palestinako murruaren aurka protesta egiteko

Asteazkenean hamar urte beteko dira Nazioarteko Epaitegi Gorenak Palestinako harresia legez kanpoko jo zutenetik.

Palestinako harresiaren kontrako ekintza. KOMITE INTERNAZIONALISTAK
2014ko uztailaren 5a
14:24
Entzun

Lau metroko harresia osatu dute Bilboko Alde Zaharrean, BDS mugimenduaren ekimenez. Hainbat kale ertzetan jarri dute murrua, eta Alde Zaharrerako sarrera oztopatu dute. Horrekin irudikatu nahi izan dute harresiak Palestinako herriarengan sortzen duen "mugimendu murrizketa". Palestina askatu eta Israeli boikot idatzi dute harresian.

Bilboko BDS mugimenduak gogorarazi du epaitegiaren erabakitik hamar urte igaro direnean "harresia eta horri lotuta dauden kokalekuak handitzen" doazela Palestinan, eta "palestinar lurraz jabetzeko, baliabide naturalak lapurtzeko eta desplazamenduak sortzeko tresna eraginkorra bihurtu" dela. Helburua "herri palestinarra banatu eta ghettotan sakabanatzea da", haien ustez.  

Mugimenduak dioenez, "atxiloketak, kontrol militarrak, etxeratze aginduak, erailketak eta bonbardaketak ugarituz doaz", eta, horregatik, ezinbestekoa da "legezko intifada bat" martxan jartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.