Irudia. Sevilla
Harresirik gabeko mundua aldarri, Sevillan
Mundu osoko harresiak «lotsagarriak» direla gaitzetsi zuen atzo Mugak Zabalduz karabanak, Sevillan, Espainia hegoaldeko mugan migratzaileen eskubideen urraketak salatzeko egiten ari den bidean. Protesta egin zuten Guadalquivir ibaian: kayak batzuek harresi bat irudikatu zuten, eta patera batek murrua hautsi zuen, beste ontzi batek etorkinen eskubideak aldarrikatzen zituen bitartean. Palestinako harresia ere izan zuten gogoan, eta ohartarazi zuten Israelgo Estatua eskuin muturreko politiken buru dela: «Mugen kontrola Israelen teknologiarekin egiten ari dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu