Harriak eta botilak bota dituzte Gasteizko gaztetxearen kontra

"Herri mugimenduaren aurkako eraso" gisa jo dute gaztetxeko arduradunek. Eraikineko leiho gehienak hautsi dira.

2010eko uztailaren 13a
14:49
Entzun
Gasteizko gaztetxeari harriak, botilak eta beste gauza batzuk bota dizkiote, eta eraikinak kalteak izan ditu. Gaztetxeko arduradunek esan dutenez, leiho gehienetako beirak hautsi dira.

Larunbat goizean izan zen erasoa. Gaztetxeko kideek diote ez dakitela zer dela-eta gertatu den, baina "herri mugimenduaren aurkako eraso" gisa jo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.