EAE-ko kontu auzitegia

Hartu dituzte karguak EAEko Kontu Auzitegiko kideek

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusi ohia izango da presidentea.

Jose Luis Bilbao, kargua hartzeko ekitaldian. RAUL BOGAJO, ARGAZKI PRESS
2015eko uztailaren 3a
18:59
Entzun

Jose Luis Bilbaorekin batera, kontu auzitegiko beste sei kideek ere hartu dituzte beren karguak Eusko Legebiltzarrean eginiko bilkuran. EAJk hiru izango ditu —Bilbao, Begoña Marijuan eta Eusebio Melero—; PSEk bi —Jose Angel Quintanilla eta Jesus Mariano Garcia—; EH Bilduk bat —Xabier Txokarro—; eta PPk bat —Teresa Crespo—. PPk kide bat galdu du kontu auzitegian, eta EH Bildu lehen aldiz izango da bertan. 

Bilbao PSEren babesarekin izango da presidente datozen bost urteetan, eta Quintanilla, berriz, presidenteorde. "Legea betetzeko hautatu gaituzte, eta hori da egingo duguna", adierazi du Bilbaok kargua hartu berritan. Halaber, esan du litekeena dela hil honetan bertan deitzea lehen bilkurara.

Ahaldun ohiaren izendapenak zalarparta sortu zuen alderdi politikoen artean, kargu horretarako egokiena ez dela iritzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.