Irudia. Bilbo
HASERREA KALERA ATERAKO DA BERRIZ
Iazko maiatzean sortu zen M-15 mugimendua, eta egunotan kalera aterako da berriro, «pertsonak aintzat hartzen ez dituen eta askatasunik oinarrizkoenak murrizten dituen sistema honi aurre egiteko». Maiatza Globala ekinbidean, hil honetan hitzaldiak, eztabaidak, irakurketa saioak eta proiekzioak egingo dituzte arratsaldero Bilboko Arriaga plazan eta Bizkaiko hainbat lekutan ere. Hilaren 12an manifestazio bat egingo dute Bilbon, munduko hainbat hiritan bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu