Haserrea sarean ere

Iruñeko talde bortxaketaren egileak aske utzi izanak asaldura eragin du. Sarean segituan hasi dira zabaltzen protestak eta kalera deitu du mugimendu feministak. Protesta jendetsuak egin dituzte hiriburuetan eta hainbat herritan. Auzitegiraino joan dira Iruñean.

Iruñeko erasotzaileak aske uztearen kontrako manifestazio feminista, atzo, Donostian. JON URBE, FOKU
Oihana Elduaien Uranga.
2018ko ekainaren 21a
07:34
Entzun

Sanferminetako taldeko bortxaketarengatik zigortuak zan direnak aske uzteko erabakiak berehalako erantzuna izan du sare sozialetan ere. Ordezkari politiko ugarik salatu dute.

Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramaileak gogor salatu du erabakia, eta autoaren kontrako helegitea jarriko dutela jakinarazi du.

Laura Berro Iruñeko berdintasun eta LGTBI zinegotziak mezu argia idatzi du: "Justizia hau patriarkala da. Erasotzaileak defendatzen ditu erasotuak defendatu beharrean. Sumintzekoa da, indarkeria da".

Amaia Izko Altsasuko auziko zigortuen abokatuak ere idatzi du mezu bat twitterren: "Badakit espetxea ez dela irtenbidea, baina emakumezko baten bortxaketak taberna batean guardia zibilarekin izandako liskar batek baino larritasun gutxiago duela uste duen justizia, ez da justizia, eta ez du antzik ere. Eta hori onartzen duen estatua, ez da zuzenbide estatua. Izularrituta".

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak ohartarazi du erabakia "gizartearen sentimentuen antipodetan" dagoela, eta "emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako sentsibilizazio kolektiboan aurrera asko egin duen gizarteak" ez duela ulertuko". Zigor kodea aldatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Maddalen Iriartek ere Altsasuko zigortuekin egin du lotura:

Imanol Lasa Gipuzkoako Diputazioko bozeramailea ere haserretu du erabakiak.

PSNk "berri txarra" dela esan du, eta indarkeria matxistan espezializatutako epaile eta fiskalak behar direla ohartarazi dute.

UPNk "ezustekoa" hartu duela eta ez duela ulertzen onartu du. Eta honakoa gehitu du txio batean: "Hala ere, beti bezala, errespetua Justiziari".

Carles Puigdemontek ere gogor salatu du epaia. "Atzera pauso juridikoa" dela esan du "emakumeei aurrez aurreko erasoa". Gainera, "negargarria" iritzi dio XXI.mendean halakoak egoteari.

Eta sutan jarri dira beste hainbat ere:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.