Frantziako Poliziak gaur goizean hustu egin du aurreko astean haserretuek Angelun okupatu zuten etxea. Etxerik ez zuten kideentzat okupatu zuten, eta Herriaren etxea izena eman zioten; geroztik hor bizi ziren M-25 mugimenduarekin bat eginez Chao Pelletierreko kanpalekuan parte hartu zuten zenbait, Poliziak gaur goizeko 06:00tan bota dituen arte.
Haserretuek Poliziaren indarkeria salatu dute. Pont d l'aveugle karrikan dago etxean, eta tentsio uneak bizi izan dituztela jakinarazi dute. Gainera, Poliziak egin duten elkarretaratzea indarrez sakabanatu duela salatu dute, eta kolpatu eta lurrera bota dituztela.
"Bortizkeria mota guztien aurkakoak gira eta eredu ekonomiko honi irtenbidea emateko alternatiba bakezale eta eraikitzailea defendatzen dugu, horregatik deitoratu behar dugu poliziek eman duten erantzun errepresiboa" gaineratu dute, Kazeta.info atari digitalak jaso duenez.
Gaur 19:00etan batzarra egingo dute Chaho Pelletierren, maiatzaren 25etik iragan astera arte kanpalekua izan zuten tokian, eta parte hartzera deitu dute.