Festak

Hasi da Donostiako Aste Nagusia

Añorga taldeko futbolariek, emakumezkoek, kantatu dute aurten festari hasiera ematen dion Artillero dale fuego ezaguna, eta kainoikadarekin lehertu da jaia. 

2011ko abuztuaren 13a
19:47
Entzun

Eguraldi ona lagun, giro ederrean hasi da Donostiako Aste Nagusia, arratsaldeko zazpiak pasatxo zirela Luis Mokoroak udaletxe ataritik jaurtitako kainoikadarekin. Ordurako jende asko zegoen bilduta Alderdi Ederren, jai giroaren bila. Artillero dale fuego-ren doinuek ematen diote hasiera Donostiako festa asteari, eta aurten, Añorga taldeko futbolariek, emakumezkoek, izan dute kanta ezaguna abesteko ohorea. Ederki moldatu dira, ia-ia hain arrakastatsu gertatu zaien futbol-zelaian bezain ondo.

Hemendik aurrera jaia jabetuko da Donostiaz, eta ekitaldi ugari izango dira astebetez, hasi goizetik eta hurrengo goizaldera arte. Su-festak ikustea eta izozkia jatea izango da ekintza izarretako bat; pirataz mozorrotu eta hiria abordatzea beste bat.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.