Informatika

Hasi da Euskal Encounter

Lana aurkitzeko topagune bihurtu nahi du BECeko topaketak.

2011ko uztailaren 23a
18:43
Entzun

Hasi da informatika zaleen topaketa Barakaldoko BECen. Atzo inauguratu zuten, eta asteburuan lehiaketez, bideo-jokoez, hitzaldiez eta giro onaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnak. Gainera, 20 Gbps-eko abiadura izango dute (ohiko abiadura baino 3.000 aldiz gehiago) guzti horretarako.

6.000 erabiltzailek hartuko dute parte aurtengo Encounterrean. 32.000 metro karratuko gunea eta 79 ordu dituzte esperientziaz gozatzeko. "Hau jai bat da, fijatuz gero konexio une altuenak 22:00ak edo 23:00etan hasi era 05:00ak aldera arte izaten dira" esan du Sabino San Vicentek, Euskal Encounterreko arduradun nagusienetako batek.

San Vicentek oraindik gogan du Euskal Encounterraren lehen edizioa, orain dela bi hamarkada ospatu zena. "Lehenengo party-a Gipuzkoan izan zen: bost ordenagailu egon ziren, 36 pertsona eta intenetik ez". Gauzak asko aldatu dira orduz geroztik. Commodore Amiga konputagailua erabiltzen zuten eta e-mailaren antz handiena zuena BBS sistema zen, munduko edozein lekutara 24 ordutan mezu bat bidaltzea ahalbidetzen zuena.

Alberto Garcia Erauzkin topaguneko zuzendariak esan du aurtengo helburua profesionalki lana aurkitzeko topagunea ere bihurtzea dela.

Erabiltzaileek hainbat eremu dituzte eskura: Gamegunea, bideojoko lehiaketa ofiziala egiten ari dira bertan, hamabost herrialdetako 24 talde profesionalek 22.500 euroko saria lortzeko lehiatzen dira; Opengunea, informatika azoka hitzaldiekin, dendekin eta teknologia berrien eta berrikuntxzen proiektuak bultzatzen dituzten euskal taldeekin; Exposify gunea, fantasiazko zineko jatorrizko hainbat objektu biltzen dituen erakusketa; Retroeuskal gunea, 90 hamarkada baino lehenagoko ordenagailu eta bideojokuak biltzen dituen gunea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.