EAEko Trafikoa Kontrolatzeko Zentroak 78 telebista kameren bitartez zirkulazioa kontrolatuko du eta errepidearen sare nagusiatik sentsore sistema bat banatuko du. Gainera, errepideetan jarri ditzuten 36 panelen bitartez, bidaiariei zirkulazioaren inguruko informazioa emango die. Panel hauek auto ilaren, istripueneta ordezko errepideen berri emango dute. Dena den, trafikoaren inguruko informazioa jasotzeko, Trafiko Kudeatzeko Zentroak www.euskadi.net/trafikoa web orrialdea eta 902112088 telefonoa eskaintzen ditu.
Bere aldetik, Trafiko Zuzendaritzak liburuxka batzuk banatu ditu, bereziki Frantziara doazen bidaiari atzerritarrei, errepideen, ordainlekuen prezioez eta trafikoaren inguruko informazioa eskeintzeko. Bien bitartean, enpresek ordain leku gehiago zabalduko dituzte auto ilarak saihesteko.
Bestalde, Bizkaian, AP-8an, BI-625an eta AP-68 errepideetan auto asko mugituko direla antzematen da. Gipuzkoan, berriz, A-8an eta N-1ean auto asko izango direla berrikusten da, eta baita N-1ean eta A-15ean Nafarroko bidean. Arazo gehienak Araban espero dira, N-1ean, AP-68an, AP-1ean eta N-124an bereziki. Nafarroan,abuztuaren 31 arte ez da hasiko itzulera operazioa .
Errepideak
Hasi da itzulera operazioa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak arratsaldeko 14:00etan jarri du abian itzulera operazioaren lehenengo fasea, eta igande gauerdian amaituko da. EAEko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak, Ertzaintzak, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako diputazioek eta Bidegi, Interbiak eta Avasa errepideak kontrolatzen dituzten enpresek, parte hartuko dute gaur martxan jarriko duten dispositibo berezian. Nafarroan abuztuaren 31 arte ez dute neurri berezirik hartuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu