KALAMUA

Hasi da Pannagh kalamu elkartearen kontrako epaiketa

Fiskalak 22 urteko espetxe zigorra eta ia 2,5 milioi euroko isuna eskatu du auzipetuentzat.

Akusatuak, epaiketaren atarian. BERRIA.EUS
2015eko martxoaren 9a
15:43
Entzun

Bizkaiko Auzitegian ari dira epaitzen Pannagh kalamu kontsumitzaileen elkarteko bost kide. 2011ko azaroan atxilotu zituzten, droga trafikoa leporatuta.

Martin Barriuso elkarteko presidentearentzat Igor Gaminde diruzainarentzat lau urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du fiskalak droga trafikoa leporatuta, eta beste urte eta erdi "gaizkile taldeko kide" izatea egotzita.

2003an sortu zen Pannagh irabazi asmorik gabeko elkarte gisa, eta 70 kide ditu, elkartearen beraren arabera. 18 urtetik gorakoak dira guztiak, eta 39k zenbait gaixotasunen kontrako tratamenduak eragindako oinazeak arintzeko kontsumitzen zuten kalamua elkartearen kontrako operazioa egin aurretik.

"Txoko kanabiko" gisa definitu zuen Barriusok Pannagh elkartea BERRIAk eginiko erreportaje batean: "Pertsona helduez osatutako elkarte pribatua zen. Kalamuaren inguruko merkatu beltzari bizkarra emateko asmoz, sistema propioa garatua zuen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.