PSE-EEko idazkari nagusia hautatzeko prozesua gaur hasi da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Oraingoz, hautagai bakarra egongo dela aurreikusten da: Idoia Mendia PSE-EEko egungo bozeramailea.
Idazkaritza nagusirako hautagaiek 500 berme bildu beharko dituzte gutxienez —%10eko babesa esan nahi du horrek, 5.000 militante baitira—. Irailaren 5era arteko epea dute bermeak jasotzeko.
Duela hainbat aste, Mendiak baieztatu zuen alderdikide batzuek "hilabeteak eta asteak" zeramatzatela Patxi Lopez ordezkatzeko pausoa eman zezala eskatuz.