Selektibitatea

Hasi da selektibitatea

Nafarroako 2.880 ikasle izan dira lehenak. Horien %25ek euskaraz egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.

Hainbat gazte selektibitatea egiten, iaz, Gasteizen. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko ekainaren 3a
08:08
Entzun

Gaur hasi eta ostiralera bitartean unibertsitatera sartzeko probak egingo dituzte Nafarroako 2.880 ikaslek. Lehen azterketa 09:00etan egin dute, Gaztelerakoa, eta hiru egunez proba ugari egin beharko dituzte. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan datorren astean egingo dute selektibitatea, hilaren 10etik 12ra. Ipar Euskal Herriko ikasleak, berriz, ekainaren 15ean hasiko dira Baxoa egiten.

Nafarroan, %25ek egingo dute euskaraz selektibitatea. 766 ikaslek, hain zuzen ere. Selektibitatearen bigarren deialdia hilaren 24, 25 eta 26an izango da.

Beste behin, ohar baten bidez selektibitatearen aurkako jarrera erakutsi dute IA Ikasle Abertzaleek. IAren arabera, gisa horretako frogek «ikasle bakoitzak balio duena» zehazten du, «ikasleon bizi espektatibak mugatuz». Selektibitatea "antipedagogikoa" da IAren iritziz. Horrez gain, nabarmendu du selektibitateak bere izena galduko duela, baina LOMCE eta Heziberriren eskutik iritsiko diren errebalidak «are okerragoak» direla. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.