Gaur goizean 09:30ean berriro hasi da Guardia Zibila San Adrianen (Nafarroa) atzo Ega ibaiko urtegian urak eraman zuen gaztearen bila. 15 urte ditu, eta Calahorrakoa da (Errioxa, Espainia). Lekuko batek jakinarazi duenez, harri batean irrist egin eta hiru metroko sakonera duen putzu batera erori zen.
Gazteak ez daki igerian, eta urak ibaian behera eraman zuen. Lagunak uretara laguntzera joan baziren ere, horiek ere urak eraman zituen, eta ezin izan zuten gaztea atera. 17:00etan jaso zuen deia Guardia Zibilak, eta berehala hasi ziren urpekariak eta suhiltzaileak bila. Iluntzean, ordea, gaztea aurkitzeko lanak bertan behera utzi zituzten.