EUskal herria

Hasi dira Nafarroako aurrekontua eztabaidatzen parlamentuan

Bihar bozkatuko dute aurrekontua, UPNren proposamenak 4.188 milioi euro hartzen ditu. Alderdiek aurkeztutako zuzenketak eztabaidatzen ere ari dira.

2010eko abenduaren 22a
16:20
Entzun
Gaur ari dira Nafarroako Parlamentuan 2011ko aurrekontuaren inguruko eztabaidak burutzen. Mahai gainean dagoen proiektuak 4.188 milioi euro hartzen ditu bere baitan eta alderdi bakoitza horren inguruko bere iritziak ematen ari da. Bihar bozkatuko dute aurrekontuen proiektu hori onartu ala ez. Horrez gaiz, alderdiek aurkeztutako zuzenketak onartu edo ez ere erabakiko dute.

Nafarroako Parlamentuko UPNren bozeramaile Carlos Garcia Adanerok esan duenez, garrantzitsua da Nafarroak aurrekontuak izatea datorren urterako. Gainera, azken lau urteetan arrekontuak onartu izana positibotzat jo du. Maiorga Ramirez, Nafarroa Baiko bozeramaleak, berriz, "nafarroako eskuinaren" aurrekontuak direla dio, eta bere alderdia ez dagoela batere ados proiektuarekin.

PSNkoak nahiko gustura agertu dira, eta egokia dela iruditzen zaie proposatutako aurrekontua. CDNk gogor jo du UPNren proiektuaren aurka, izan ere, gastu soziala %30ean gutxitzen duela esan du. Nafarroako Ezker Batua, Unibertsitate Publikoaz mintzatu da gehienbat eta unibertsitatearen alde bozkatuko dutela adierazi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.