"Iruindarrak, Gora San Fermin!" oihua gazteleraz eta euskaraz egin eta gero bota du txupinazoa Mori zinegotziak. Horrekin batera,Iruñeko Udaletxeko plazan zein hiriko beste hainbat gunetan bildutako milaka pertsonak zapi gorriak lotu ditute lepoan, eta etenik gabeko festa abiatu da, uztailaren 14 arte.
Udaletxeko plazan bildu den jendetzaren artean ikurriña asko ikusi dira.
sanferminak
Hasi dira sanferminak
Jorge Mori Iruñeko Udaleko PSNko zinegotziak eguerdi-eguerdian jaurti du txupinazoa, eta horrekin batera, festa lehertu da Iruñeko bazter guztietan. Uztailaren 14a arte munduko jairik onenek ez dute atsedenik izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu