Gaurtik ostirala bitartean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 9.552 ikaslek egingo dute unibertsitatera sartu ahal izateko selektibitate froga. Iazko datuekin alderatuta, %2,8 igo da selektibitatea egingo duten ikasleen kopurua.
Hirutik bik euskaraz egingo dute azterketa. Nafarroan, berriz, ikasleen %25ek egin zuten euskaraz selektibitatea. 766 ikaslek, hain zuzen ere. Gaur jakinaraziko dizkiete emaitzak.
Ikasle Abertzaleen arabera, gisa horretako frogek "ikasle bakoitzak balio duena" zehazten du, "ikasleon bizi espektatibak mugatuz". Selektibitatea "antipedagogikoa" da IAren iritziz. Horrez gain, nabarmendu du selektibitateak bere izena galduko duela, baina LOMCE eta Heziberriren eskutik iritsiko diren errebalidak "are okerragoak" direla.