Azkenean, baina hemen da negua, elurra botako baitu gaur Euskal Herrian. Oraingoz, mendietan, goialdean, baina elurra, azken batean. Hori dela-eta, "alerta" egoeran jarri dute Euskal Herria larrialde zerbitzuek.
Hain zuzen, hasi du elurra mendirik garaienetan. Herreran, Urduñan eta Opakuan, adibidez, mila metro pasatxora. Belaguan ere hasi du, Altuben ere bai. Dena dela, oraingoz, ez dago errepiderik moztuta. Arratsean elurra 600-700 metroren inguruan botako du. Hortik behera, egun osoan, euria izango da. Larrialdi zerbitzuetako arduradunek esan dute mendialdean autoan elurrak harrapatuz gero, patxadaz hartzeko eta laguntza bertan itxaroteko, “egoera benetan larria ez bada, behintzat”.
Tenperatura, berriz, Euskal Herriko barrualdean gehienez bost gradukoa izango da eta kostaldean hamarrekoa.
Eguraldia
Hasi du elurra Euskal Herrian, mila metrotik gora
Oraingoz, ez dago errepiderik moztuta. Arratsean elurra 600-700 metrora jaitsiko da. Tenperatura maximoa barrualdean bost gradukoa izango da eta kostaldean hamarrekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu