Euskal presoen eskubideen aldeko baraualdia egingo dute Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialek gaurtik hasita igandera bitartean Donostian, Ibaeta Fakultatean. 24 orduko txandatan ariko dira. LAB, EILAS, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuko ordezkariek hasi dute baraualdia, eta han izan da BERRIA Telebista.
Gazte eragileek egingo dute bihar baraualdia, ikasleek eta irakasleek asteazkenean, mugimendu feministek ostegunean, alderdi politikoen eta erakunde publikoen ordezkariek ostiralean, mugimendu sozialek larunbatean, eta iganderako elkarretaratzea deitu dute eguerdiko hamabietan Donostiako Bulebarren.