Politika

Hasi dute Gazte Martxa, independentziaren alde

Amaiurren ekin diote hiru eguneko ibilaldiari. Donibane Garazin bukatuko dute.

2009ko apirilaren 11
15:16
Entzun
Gaur hasi dute Gazte Martxa, 13:00etan, Amaiurren (Nafarroa), eta igandean emango diote bukaera, Donibane Garazin, Lotu zu ere independentziara! lelopean. "Inposaturiko bi estatuen muga antzuak gainetik pasatu eta euskal estatu sozialistaren aldeko milaka gazte" batzeko helburua daukate. "Independentziaren alde gazte olatua sortuko dugu, gure herria zapaldu eta ukatzen duten guztiak aurrean eramango dituen olatu gorria".

Oinezko martxa horretara "errealitate bakoitza bere borrokatik" iritsi dela azaldu izan dute gazte independentistek. Hego Euskal Herriko "iruzur autonomistaren aurka" ariko dira, besteak beste.

Gaur Amaiurtik Baigorrira (Nafarroa Beherea) joango dira, bihar Baigorritik Anhauzera (Nafarroa Beherea) eta igandean hortik Donibane Garazira. Ondoren, Nazio Eztabaida Guneak Aberri Egunerako Irunen (Gipuzkoa) eta Hendaian (Lapurdi) prestatu duen ekitaldietara joango dira.

Hiru egunotarako hamaika ekimen prestatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.