Sortuk atzo Donostian egindako agerraldian Hasier Arraiz presidenteak gogora ekarri zuen "egoera politiko berria" ekartzeko lan egin zutela Arnaldo Otegik, Sonia Jacintok, Arkaitz Rodriguezek, Miren Zabaletak eta Rafa Diezek. "Hori da barkatzen ez dietena", esan zuen.
Epaiketen eta espetxeratzeen garaia amaitu dela aldarrikatu zuen, eta Bateragune auziko bostak aske uzteko eskatu.
Arraizekin batera agerraldian izan ziren Rufi Etxeberria eta Pernando Barrena, besteak beste. Aski da! Auzi politikorik ez! lelopean egin zuten ekitaldia, Donostiako Bulebarrean.
Zigortutakoen defentsak iragarri du Estrasburgora joko duela.