Laborantza

Hasiera jendetsua izan du Lurrama azokak

Euskal Herriko Laborantza Ganberak antolatuta Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako laborariek beren produktuak erakusten ari dira Baionan. Iaz baino jende gehiago hurbildu da lehen egunean.

2007ko azaroaren 2a
18:26
Entzun
Urtero bezala abian da Euskal Herriko Laborantza Ganberak Baionan antolatzen duen Lurrama azoka. Iparraldeko baserritarren produktuak ezagutzera emateko prestatuta dago. Aurten, lehen egunean, jende gehiago hurbildu da azokara iaz baino; gaur goizean, pasa den urtean baino mila sarrera gehiago saldu dira, epe berean. Datozen hiru egunotan baserriko produktuak eta animaliak ikusteko aukera izango da, besteak beste.

Hainbat hautetsi izan dira azokaren hasiera ekitaldian, hala nola, Frantxoa Maitia eskualde kontseilaria, Max Brison Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria, Jean-Mixel Galant Baigorriko kontseilari nagusia, Jean-Rene Etxegarai Baionako auzapezordea eta Jean-Marie Berckmans Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako lehendakaria.

Horrez gain, Udalbidek, Laborantza Ganberak eta Itsasmendikoik hitzarmena sinatu dute Lurramari dirulaguntza emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.