Ezbeharra

Haur bat hil da Ibarran, zortzi metrotik erorita

Bizirik eraman zuten Donostia ospitalera, baina ordu gutxira hil zen. Ibarrako Udalak bi eguneko dolua ezarri du.

2015eko irailaren 9a
08:32
Entzun

Arratsaldean gertatu zen ezbeharra. Haurra, 8 urtekoa, Ibarrako Maestro Guridi pilotaleku txikiko gainaldetik erori zen, zortzi metroko altueratik. Larrialdi zerbitzuak tokira heldu zirenean bizirik zen oraindik, baina iluntzean hil zen, Donostia ospitalean. Ibarrako Udalak bi eguneko dolua ezarri du.

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.